2015/02/27

Pirritx, Porrotx eta Marimotots SinkroUrbarrin

Atzo Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailasoak Etxebarriko polikiroldegira etorri ziren Txo, Mik Mak Txikia ikuskizunarekin. Saioa hasi baino lehen pailasoak gure igerilariekin egon ziren entrenamenduak ikusten eta argazkiak ateratzen. Gero, ikuskizunean bertan gure igerilari txikienak, hau da, Kimu I eta Kimu II (alevín I eta II) gonbidatuak izan ziren eskenatokira igotzera eta hantxe ibili ziren pailasoekin dantzan.
Ateratako argazkiak gure webgunean ikus ditzakezue esteka honetan:https://sites.google.com/site/sincrourbarri/fotos

No hay comentarios:

Publicar un comentario